BELAR-HOCKEYA
Basterra eta Vilallonga dominak lortzeko borrokatuko dira finalerdietan, Belgika 2-3 garaitu ostean
AGENTZIAK | EITB Media
Espainiako belar-hockeyko gizonezkoen selekzioak mendean hartu du Belgika Parisko Olinpiar Jokoetako final-laurdenetan, 'Chefo' Basterraren gol bati esker.
Chefo Basterra eta Rafa Vilallonga euskal jokalariak dominak lortzeko lehiatuko dira Parisen, Belgika 2-3 garaitu ostean final-laurdenetan, Espainiako belar-hockeyko gizonezkoen selekzioarekin. Garaipen honekin, Espainiak olinpiar joko batzuetako finalerdiak jokatuko ditu berriro, 16 urteren ondoren, 'Chefo' Basterra, Marc Reyne eta Marc Mirallesen golei esker.
Max Caldasek zuzentzen duen taldea birritan aurreratu da markagailuan, eta penalti-korner bat sartu du azken laurdenean.
Lehen gola Jordi Bonastrek ondo eramandako kontraeraso batean iritsi da. Hondoko marraraino heldu da, Basterrari pasea eman dio, eta honek bere laugarren gola sartu du Parisen. Belgikak minutu bat behar izan du erreakzionatzeko, Arthur de Slooverrek baloia bikain sartu baitu Luis Calzado atezainaren hanken artetik.
Azken laurdenean, bideo-epaileak aintzat hartu ditu Espainiak jarritako bi erreklamazio penalti-kornerretan; Marc Reynek ez du aukera alferrik galdu, eta Marc Mirallesek beste gol bat egin du penalti kornerrez. Hendricksek, penaltiz, Belgika partidan sartu ahal izan du arauzko denbora amaitzeko bi minutu falta zirenean, baina Espainiak lortu du garaipena azkenean.
Fitxa teknikoa:
2 - Belgika: Vanasch; Van Doren A., Hendrickx, De Sloover, Boccard; Denayer, Kina, Wegnez; Van Aubel, De Kerpel, Onana -hasierako taldea-; Stockbroekx, Dohmen, Luypaert, Boon, Van Dessel.
3- Espainia: Luis Calzado; Alonso, Bonastre, Gispert, Rodriguez; Cunill, Clapes, Miralles, Menini; Reyne, Basterra -hasierako taldea-; Vilallonga, Font, Recasens, Ignacio-Simo, Vizcaino.
Golak: 0-1: Basterra (41. min). 1-1: De Sloover (40. min). 1-2: Reyne (55. min). 1-3: Miralles (57. min). 2-3: Hendrickx (58. min).