2024ko Olinpiar Jokoak
Carlota Ciganda 49. izan da Olinpiar Jokoetako golf txapelketan
EITB Media
Nafarrak +3ko txartelarekin amaitu du laugarren eta azken jardunaldia. Guztira, +13ko txartela aurkeztuta, sailkapeneko 49. postuan bukatu du.
Carlota Ciganda 49. izan da Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetako golf txapelketan. Laugarren eta azken egunean, +3ko txartela aurkeztu du; guztira, +13koa, beraz.
Nafarrak ez du txapelketa ona egin. Hainbat txapelketatan erakutsi du gai dela onenekin lehiatzeko, baina Parisen ez da hala izan. Lydia Ko zeelandaberritarrak irabazi du urrezko domina, Esther Henseleit alemanak zilarrezkoa eta Xiyu Lin txinatarrak brontzezkoa.