Golfa
Carlota Cigandak lidertzatik oso urrun hasi du Erresuma Batuko Irekia
EITB MEDIA
Nafarrak 75 kolpeko txartelarekin (+3) itxi du lehen jardunaldia, eta 63. postuan geratu da, beste golflari batzuekin batera.
Carlota Ciganda golf-jokalari nafarrak ez du hasiera ona izan Erresuma Batuko Irekian, ostegunetik St. Andrewsko Old Course golf zelaian jokatzen ari dena. Lehen jardunaldia 75 kolpeko txartelarekin (+3) itxi du, eta 63. postuan geratu da, beste golflari batzuekin batera.
Charley Hull ingelesak 67 kolpeko txartela (5 parretik behera) lortu du, eta txapelketako lehen liderra da.
Hullek sei birdie eta bogey bakarra egin ditu, eta lehen postuan bakarrik jarri da horrela.