Fitxaketa
Bidasoa Irunek Theodoros Boskos greziarra fitxatu du, Tito Diazen epe luzeko baja ordezkatzeko
Agentziak | EITB Media
23 urteko jokalariak ondo ezagutzen du Asobal Liga; bi urte eman zituen Ademar Leon taldean eta Club Balonmano Angel Ximenez Puente Genil taldean aritu zen iragan denboraldian.
Bidasoa Irunek Theodoro Boskos jokalari greziarra fitxatu du Balonmano Puente Genil taldetik. Nazioarteko jokalaria Tito Diazen epe luzeko baja ordezkatzera dator. Diazek denboraldi ia osoa galduko du belaunean duen lesio larriaren ondorioz.
Klubak ezustean fitxatu du ezker hegaleko jokalaria. Greziarrak 191 zentimetroko altuera du eta 94 kiloko pisua. Andaluziako taldeko goleatzaile onena izan zen aurreko denboraldian, 130 gol egin baitzituen.
Julen Aginagalde Bidasoa taldeko kirol zuzendariak fitxaketaren berri emateko ekitaldian adierazi duenez, Boskos "defentsan zein erasoan aritzen da eta jaurtiketa ona du". Halaber, azpimarratu egin du kluba "oso pozik" dagoela, "Tito Diazen epe luzeko bajaren ondoren".
23 urteko jokalariak ondo ezagutzen du Asobal Liga: bi urte egin zituen Ademar Leon taldean, eta Club Balonmano Angel Ximenez Puente Genil taldean aritu zen iragan denboraldian.