Itxi

Golfa

Nelly Korda da Erresuma Batuko Irekiko liderra; Carlota Cigandak gora egin du sailkapenean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Nafarrak +1eko txartelarekin itxi du bigarren jardunaldia (+4 guztira). Horrela, sailkapeneko burutik oso urrun jarraitzen du.

Carlota Ciganda. Artxiboko argazkia: EFE

Carlota Ciganda golflari nafarrak +1eko txartelarekin (+4 guztira) eman dio amaiera ostiral honetan Saint Andrewsen jokatzen ari den Erresuma Batuko Irekiko bigarren jardunaldiari. Horrela, sailkapeneko burutik oso urrun jarraitzen du.

Nelly Korda estatubatuarrak hartu du lidergoa. 68 kolpeko bigarren txartela sinatuta (4 parretik behera), lehen postura igo da, -8ko metatuarekin.

26 urteko estatubatuarrak hiru kolpera ditu Lilia Vu herrikidea eta Charley Hull ingelesa.

Albisteak (1)