Golfa
17. zuloko bogey hirukoitz batek Carlota Cigandaren jardunaldi ona zapuztu du
EITB Media
Nafarrak 70 kolperekin (-2) itxi du hirugarren jardunaldia, eta 218 kolpe (+2) daramatza guztira.
17. zuloan egindako bogey hirukoitz batek Carlota Cigandak Erresuma Batuko Irekiaren hirugarren jardunaldian lortutako emaitza ona zapuztu du, Saint Andrewsko Old Course zelaian.
Cigandak +4ko txartelarekin pasatu zuen kortea, eta larunbata bikain hasi du. Bost birdie zeramatzan (7., 9., 11., 13. eta 14. zuloetan) eta behin-behineko sailkapeneko 20. postuan zegoen, bogey hirukoitza egin duenera arte. Azkenean, 70 kolpe (-2) behar izan ditu jardunaldia amaitzeko, eta 218 kolpe (+2) daramatza guztira.
Jiyai Shin hegokorearrak 67 kolpe txartela (5 parearen azpitik) aurkeztu du gaurkoan, eta Nelly Korda estatubatuarraren jardunaldi txarrak lehen postura igotzea ahalbidetu dio.