Itxi

Golfa

Lydia Ko zeelandaberritarrak irabazi du Erresuma Batuko Irekia; Carlota Ciganda 37. postuan sailkatu da

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Nafarrak +4ko txartelarekin amaitu du txapelketa.

Carlota Ciganda. Argazkia: Efe, artxibokoa.

Carlota Ciganda nafarrak 37. postuan amaitu du Erresuma Batuko Irekia, denboraldiko azken txapelketa nagusia. Cigandak +2ko txartela aurkeztu du laugarren eta azken jardunaldian. Sailkapen nagusia +4ko txartelarekin amaitu du.

Lehen postuei dagokienez, garaipena Lydia Ko hegokorear jatorriko zeelandaberritarrak lortu du, 281 kolpe eginda (7 parearen azpitik), Lilla Vu iazko txapeldunak baino bi gutxiago.

Vu estatubatuarrarekin batera, Nelly Korda munduko lehen jokalariak, Ruoning Yin txinatarrak eta Jiyay Shin hegokorearrak ere bigarren amaitu dute.

Albisteak (3)