PARALINPIAR JOKOAK
Honelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia Parisko 2024ko Paralinpiar Jokoetan irailaren 3an, asteartea
EITB MEDIA
Honelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia Parisko 2024ko Paralinpiar Jokoetan irailaren 3an, asteartea
MAHAI-TENISA:
Ander Cepasek final-laurdenetarako txartela lortu du, mahai-teniseko 9 klaseko final-zortzirenetan Koyo Iwabuchi 3-1 menderatuta. Basque Teamekoak lehen seta irabazi du (11-9), bigarrenean japoniarra nagusitu da (9-11), baina hirugarrenean eta laugarrenean Cepas gailendu da (11-7 eta 11-9). Horrenbestez, Ander Cepasek diploma ziurtatu du.
Ander Cepas. Argazkia: EITB Media
GURPIL AULKIKO SASKIBALOIA:
Asier Garcia Basque Teameko gurpil-aulkiko saskibaloiko jokalaria dominen lehiatik at geratu da, Espainiako selekzioarekin Alemaniaren aurka 49-57 galduta, final-laurdenetako neurketan.
Asier Garcia. Argazkia: EITB Media