Paralinpiar Jokoak
Heidi Gaugainek zilarrezko domina irabazi du C5 erlojupekoan
EITB MEDIA
20:26.84ko denbora eginda, bigarren sailkatu da Lapurdin bizi den kirolaria, Sara Storey britainiarraren atzetik, 4,69 segundora.
Lapurdin bizi den Heidi Gaugain txirrindularia bigarren geratu da C5 erlojupeko proban, asteazken honetan, Parisko Joko Paralinpikoetan, 20:26.84ko denbora eginda. Sara Storey britainiarra izan da nagusi, garaipen-zerrendan 18. urrezko domina paralinpiarra irabazita. Alana Forster australiarra izan da hirugarren, 38 segundora.
Gaurkoarekin, bigarren zilarrezko domina lortu du Gaugainek Joko Paralinpiar hauetan; izan ere, joan den igandean, bigarren geratu zen banakako C5 3.000 metroko jazarpenean.