Itxi

Tenisa

Sabalenka da AEBko Irekiko txapeldun berria

Agencias | EITB Media

Leer en Castellano

Aryna Sabalenkak erakustaldi sutsua eta boteretsua emanda garaitu du Jessica Pegula, 7-5 eta 7-5, ordubete eta 53 minutuan.

Sabalenka, AEBKo Irekiko txapeldun berria Argazkia: EFE

Aryna Sabalenka tenislari bielorrusiarra da 2024ko AEBko Irekiko txapelduna, bere ibilbidean lehen aldiz, finalean Jessica Pegula estatubatuarra mendean hartuta.

Bielorrusiarrak erakustaldi sutsua eta boteretsua emanda garaitu du tenislari estatubatuara, bi setetan, 7-5 eta 7-5, ordubete eta 53 minutuan.

Larunbat honetakoa Sabalenkak 2024an lortu duen bigarren grand slama da, Australiako Irekia ere irabazi baitzuen. Guztira, lau urte zeramatzan jarraian AEBko Irekiko finalerdietara iristen, baina gaur arte ezin izan du New Yorkekoa eskuratu.

Bielorrusiarra denboraldi berean pista gogorreko bi "handiak" irabazi dituen bosgarren emakumea da, Steffi Graf (1988 eta 1989), Monica Seles (1991 eta 1992), Martina Hingis (1997) eta Angelique Kerber (2016) tenislari handien ondoren.