Igeriketa sinkronizatua
Gogor kritikatu dituzte Anna Tarresen metodoak
Erredakzioa
Espainiako selekzioan berarekin egondako hainbat kide ohik jakitera eman dituzte hautatzaile ohiaren metodoak. "Hau diktadura bat da eta ni diktadorea".
Espainiako igeriketa sinkronizatuko selekzioko hainbat kide ohik gogor kritikatu dituzte Anna Tarres hautatzaile ohiaren metodoak.
Hedabideei bidalitako ohar batean, Tarresek erabilitako metodoak jakinarazi dituzte. Kide
horien ustez, Tarresen zergatik kargugabetu duten azaltzeko unea heldu da.
Tarresek esandako esaldi askoren artean, honakoak azpimarratu dituzte:
- "Hau diktadura bat da, eta ni diktadorea”
- "Ez duzu lortutako domina merezi, nire alabarentzat da, ilusio handia egiten dio eta"
-"Ez izan itxia, denekin txortan egiten duzu eta"