Piraguismoa
Maialen Chourrautek urrezko domina lortu du La Seuko Munduko Kopan
Agentziak | EITB Media
41 urteko kirolari lasartearrak jaitsiera ia perfektua egin du finalean.
Maialen Chourrautek urrezko domina lortu du La Seuko Munduko Kopan, K1eko eslalomean, bigarren atean penalizazioa izan duen arren, jaitsiera ikusgarria eginda.
41 urteko kirolari lasartearrak bere palmaresa handitzen jarraitzen du. Finala lehiatzeko 10 onenen artean sailkatu da lehenik, eta, ondoren, La Seu de Urgelleko (Katalunia) kanalean jokatu den finalean, zirkuitu oso teknikoan, 100.30eko marka lortu du, jaitsiera ia perfektua eginda.
Eva Tercelj esloveniarra (102.67) eta Evy Leibfarth (102.69) estatubatuarra izan dira podiumean Maialenen ondoan.