Itxi

GOLFA

Rahmen taldea, Legion XIII, LIV Golfeko taldekako finalera sailkatu da, Barrikakoa baja izan arren

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Euskal golflaria ez da txapelketan parte hartzen ari, gripeak jota dagoelako.

Jon Rahm. Arxiboko irudia: EFE

Jon Rahmen taldea, Legion XIII, LIV Golfeko taldekako finalerako sailkatu da Dallasen (AEB), euskal golflaria (gripeak jota) parte hartzen ari ez bada ere.

Antolatzaileek larunbatean iragarri dutenez, Rahm gripeak jota dago, eta, hartara, ezingo du parte hartu asteburu honetan jokatzen ari den Saudi Arabiako zirkuituko taldekako finalean. John Catlin estatubatuarrak ordezkatu du euskalduna.

Barrikakoak LIV Golfeko banakako titulua eskuratu zuen aurreko astean, eta 18 milioi dolar irabazi zituen horri esker. Gainera, lau milioi gehiago poltsikoratu zituen Chicagoko azken txapelketa irabazteagatik.

Bere kapitainik gabe, Legion XIII taldeak 2-1 irabazi zion Phil Mickelson estatubatuarrak zuzentzen duen HyFlyers taldeari finalera sailkatzeko kanporaketan.

Igandeko finalean parte hartuko duten beste hiru taldeak hauek dira: Dustin Johnson estatubatuarra buru duen 4Aces, Kevin Na estatubatuarraren Iron Heads eta Cameron Smith australiarrak gidatzen duen Ripper.

LIV Golfeko taldekako finala bereganatzen duen taldeak 14 milioi dolar eskuratuko ditu.

Albisteak (2)