Motoziklismoa
Xabi Zurutuzak 19. postuan amaitu du Emilia-Romagnako Sari Nagusia
EITB MEDIA
David Alonso kolonbiarrak irabazi du Misano Adriatikoko zirkuituan egindako lasterketa. Angel Piqueras izan da bigarrena, eta Collin Veijer hirugarrena.
David Alonso (CFMoto) kolonbiarra gailendu da Emilia-Romagnako Sari Nagusian (Misano Adriatikoa), eta lidertzari eusten dio Moto3ko sailkapen nagusian. Angel Piqueras (Honda) espainiarra izan da bigarrena, eta Collin Veijer (Husqvarna) herbeheretarra hirugarrena.
Xabi Zurutuza (KTM) pilotu gipuzkoarrak 19. postuan amaitu du lasterketa, irabazlearengandik 30 segundora, eta sailkapen nagusian 22. tokian dago, 11 punturekin.