Kamiseta berria
Behobia-Donostia lasterketaren 59. edizioko kamiseta aurkeztu dute
EITB MEDIA
27.000 korrikalarik hartuko dute parte azaroaren 10ean Gipuzkoako hiriburuan amaituko den proban. Lasterketa zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
Behobia-Donostia lasterketako antolatzaileek 59. edizioko parte-hartzaileek jasoko duten kamiseta aurkeztu dute ostiral honetan sare sozialen bidez.
2024ko edizioan, 27.000 korrikalari lehiatuko dira Gipuzkoako hiriburuan amaitzen den proban, eta guztiek jasoko dute kamiseta.
09:15ean abiatuko dira gurpil-aulkian eta handbike gainean arituko diren atletak, 09:20an patinatzaileak eta 09:40an lehen korrikalariak.
Bestalde, Irungo Bentetako Elizatxo hiribidean (ohiko ibilbidean) dagoen zubia eraitsi dutenez, lasterketa 220 metro inguru desbideratuko da Letxunborro hiribidetik.
Lasterketa zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.