Itxi

Polemikaren ostean

Anna Tarresek Igeriketa Federazioko presidentea auzitara eramango du

Erredakzioa

Espainiako igeriketa sinkronizatuko entrenatzaile ohiak Fernando Carpena Igeriketa Federazioko presidentea auzitara eramango duela baieztatu du.

Anna Tarres eta bi igerilari. Argazkia: EFE

Anna Tarres Espainiako igeriketa sinkronizatuko entrenatzaile ohiak Fernando Carpena Espainiako Igeriketa Federazioko presidentea auzitara eramango duela onartu du.

Astelehenean, 12:00etan, Tarresek prentsaurrekoa eskainiko du. Prentsaurrekoan Fernando Carpena auzitara eramatearen arrazoiak azalduko ditu. Tarresek Espainiako Federazioaren aurka eta bere presidentearen aurka “oinarrizko eskubideen babesen aurkako demanda” aurkeztuko duela azaldu du.

Espainiako Igeriketa Federazioak Anna Tarresi akordioa ez berritzearen erabakia hartu zuen, eta iragan astean, hamabost igerilarik gogor kritikatu zituzten Tarresen metodoak, gutun baten bidez.

Albisteak (1)