Mendi-lasterketak
Oihana Kortazar hirugarren izan da Salomon Marato Pirineu mendi-lasterketan
G. P. A. | EITB MEDIA
Atleta gipuzkoarrak lau ordu eta 17 minutu behar izan ditu 42 kilometroko eta 2.800 metroko desnibeleko ibilbidea amaitzeko.
Oihana Kortazarrek hirugarren amaitu zuen atzo Cadi-Moixero Parke Naturalean (Katalunia) lehiatutako Salomon Marato Pirineu mendi-lasterketa.
42 kilometroko proban, 2.800 metroko desnibel positiboa izan zuten korrikalariek, eta gipuzkoarrak 4 ordu, 17 minutu eta 16 segundoan egin zuen ibilbidea. Lasterketa Julia Font valentziarrak irabazi zuen (04:05:00), Rosa Lara herrikidea (04:06:31) azken txanpan aurreratuta.
Gizonezkoetan, Robert Pkemoi korrikalari kenyarra nagusitu zen, ibilbidea 3 ordu, 30 minutu eta 49 segundoan eginda. Alex Garcia (03:41:49) eta Sergi Garcia (03:42:13) izan zituen ondoan podiumean.