Atletismoa
Ruth Chepngetichek maratoiko errekorra hautsi du Chicagon
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Atleta kenyarrak 2 ordu, 9 minutu eta 56 segundoko denborarekin irabazi du Chicagoko maratoia, eta, ondorioz, ia bi minutu hobetu du gaur arte munduko errekorra zena.
Ruth Chepngetich atleta kenyarrak munduko marka ezarri du Chicagoko Maratoian: 2 ordu, 9 minutu eta 56 segundo.
30 urteko korrikalariak hirugarrenez irabazi du aipatu maratoia, eta ia bi minutu hobetu du Tigst Assefa etiopiarrak iaz, Berlinen, ezarri zuen marka (2 ordu, 11 minutu eta 53 segundo).
Gizonezkoetan, John Korir atleta kenyarra gailendu da, 2 ordu, 2 minutu eta 42 segundoko denborarekin.