Itxi

Eskubaloia

Bidasoak Ystads IF menderatu du bigarren zatian (23-29), eta lider da EHF Europako Ligako bere multzoan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Alex Mozasen taldeak gol bateko desabantaila zuen atsedenaldian, 14-13, baina bigaren zatian, 9-16ko partziala eginda, garaipen bikaina erdietsi du.

Norgehiagoka amaituta, Bidasoak ondo ospatu du lortutako garaipena. Argazkia: EITB Media.

Bidasoa Irunek Ystads IF hartu du mendean, 23-29, Ystad Suediako udalerriko Ystad Arenan, asteartean, 2024-25 denboraldiko EHF Europako Ligako multzo faseko bigarren jardunaldian, D multzoaren barnean. Hala, Bidasoa multzoko buru da, Chrobry Glogowrekin berdinduta, biek ala biek hiru puntu dituztela.

Testuinguru horretan, lehen zatia amaitu denean, Suediako taldeak gol bateko abantaila zuen, 14-13. Ystads IF hainbat minututan izan da aurretik markagailuan, eta, gehienez, hiru goleko aldea izan du, 11-8koan, 4-0eko partziala lortuta. Iñaki Caverok hiru gol sartu ditu aurreneko hogeita hamar minutuetan, eta Julen Mujikak, Gorka Nietok eta Asier Nietok, ordea, bina egin dituzte.

Bigarren zatian gauzatu du Bidasoak garaipena. Alex Mozasen gizonek 16 gol egin dituzte zati horretan, eta aurkariek, ordea, soilik bederatzi; izan ere, Suediako taldeak ez du inolako aukerarik izan. Theodoro Boskos eta Asier Nieto izan dira baliabide nagusiak erasoan, eta defentsan bizi-bizi ibili da euskal taldea. Merezi izan du Bidasoak irabaztea, eta garaipen garrantzitsua eskuratu du.

Fitxa teknikoa

23 - Ystads IF: Linden, Hvenfelt; Ekberg (4, 1 penaltiz), Fernebrand (2), Joelsson (5), Landin, Lindstrom, Mansson (1), Martesnsson, Nygren (3), Olsen (3), Persson, Stenmalm (2), Hultberg (1), Lindskog Andersson (1), Wilhorn (1).

29 -Bidasoa Irun: Leo Maciel (1) Skrzyniarz; Cavero (3, 2 penaltiz), Matheus da Silva, Esteban Salinas (3), Furundarena, Dariel Garcia (2), Boskos (5), Gorka Nieto (4), Zabala (1), Jevtic (1), Gey- Emparan (1), Mujika (2), Asier Nieto (6), Asier Iribar, Beraza.

Epaileak: Ramesh Thiyagarajah eta Suresh Thiyagarajah (Alemania).

Gertakizunak: 1.200 zale, Ystad Arenan.

Albisteak (1)