Golfa
Europak irabazi du Ryder Cup txapelketa
Erredakzioa
Jose Maria Olazabal gipuzkoarrak zuzendutako taldeak susperraldi historikoa lortu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Europa nagusitu da aurtengo Ryder Cup golf txapelketan. Ostiraletik Medinahn (Chicago) jokatu da, eta Europak Martin Kaymer alemaniarraren putt-ari esker irabazi du. Jose Maria Olazabalek zuzendutako taldeak susperraldi historikoa lortu du.
Larunbatean 10-6ko markagailuarekin bukatu eta gero, motibatuagoa egin zion aurre Europak igandeko hitzorduari. Olazabalek Severiano Ballesterosi eskaini nahi izan dio garaipena (14,5 -13,5).