Atletismoa
Yomif Kejelcha etiopiarrak maratoi erdiko munduko marka hautsi du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Etiopiako atletak Jacob Kiplimo ugandarrak 2021ean Lisboan egindako marka (57:31) segundo bat jaitsi du, 57 minutu eta 30 segundoko denbora eginda.
Yomif Kejelcha atletak maratoi erdiko munduko marka hautsi du igande honetan, Valentzian, 57 minutu eta 30 segundo behar izan baititu ibilbidea osatzeko, euripean korritu eta hiru kilometroren faltan erbi gabe geratu arren.
Gaurkoan, 15. kilometroan esprint bikaina eginda bere azken taldekideak atzean utzi ondoren, Etiopiako korrikalariak 2021ean Jacob Kiplimo ugandarrak Lisboan egindako marka (57:31) segundo bat jaitsi du, maratoi erdiko munduko marka berria ezartzeko.