EHF Europako Liga
Bidasoak, partida ederra eginda, CSM Constanta menderatu du, 37-25, eta multzoko lider da EHF Europako Ligan
EITB MEDIA
Alex Mozasen taldeak nagusitasun handiz hartu du mendean, Artalekun, aurreko astean, Errumanian, 35-30 garaitu zuen aurkaria. Multzo faseko lau jardunaldi jokatuta, Bidasoa lehen postuan da, berean.
Bidasoa Irunek CSM Constanta hartu du mendean, 37-25, 2024-25 denboraldiko EHF Europako Ligako multzo faseko laugarren jardunaldian, Artalekun, astearte gauean, txapelketako D multzoaren barnean. Horrenbestez, Alex Mozasen jokalariak, multzo faseko sei jardunaldietako lau jokatuta, multzoko lider dabiltza, Ystads IFrekin berdinduta; izan ere, aurreneko biek bosna puntu dituzte.
Hala, Artalekuk gau ederra bizi izan du. Bidasoak hasieratik hartu du aurrea, erritmo bizia eman dio jokoari, eta oso indartsu aritu da erasoan. Lehen zatian, zazpi eta zortzi goleko aldeak izan ditu Irungo taldeak; atsedenaldian, ildo horretan, emaitza esanguratsua zen, Bidasoa 20-13 ari baitzen irabazten.
Bigarren zatian, partidaren bilakaera ez da aldatu. Alex Mozasen taldeak abantaila handitu du, eta Bidasoako zaleek aurkariak Gipuzkoako taldea geldiarazi ezinean ikusi dituzte. Azkenik, etxeko taldea 37-25 gailendu da, eta multzoko lider jarri; Bidasoa gero eta sendoago dabil EHF Europako Ligan.
Fitxa teknikoa
37 – Bidasoa Irun: Leo Maciel (1), Skrzyniarz; Cavero (3), Asier Nieto (6), Matheus da Silva, Esteban Salinas, Furundarena (1), Dariel Garcia (10), Boskos (6), Gorka Nieto (3), Zabala (1), Jevtic (1), Gey-Emparan, Rodrigo Salinas, Asier Iribar (2), Julen Mujika (3).
25 - CSM Constanta: Vasile, Rusu; Ungureanu, Aliokhin (8, 1 pen.), Stankovic (1 pen.), Dragan, Nikolic (4), Nistor (1), Cabut (2), Buzzle (2), Andrei (3), Komogrov (2), Chikovani, Ilie, Gaston Mouriño (1), Stefan (1).
Epaileak: Erdogan eta Ozdeniz (Turkia).
Gertakizunak: 1.200 bat zale, Artalekun.