Eskubaloia
Zuazok aurrera egin du Erreginaren Kopan; Anaitasuna Errege Kopatik at geratu da
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Barakaldoko taldeak 21-24 irabazi dio Ikasa Boadillari, baina Helvetia Zuazok ezin izan du Errege Kopako lehen kanporaketa pasa, Alcobendasen kontra galdu du eta.
BM Zuazo Erregina Koparen bigarren errondarako sailkatu da, Ikasa Boadilla 21-24 garaituta, Boadilla del Monteko Udal Kiroldegian astearte honetan jokatutako partida bakarreko kanporaketan.
Bizkaiko taldeak lehen zatian (10-15) eta bigarrenaren hasieran (10-15) bideratuta utzi du kanporaketa, ia partida osoa lau puntuko aldeko errentarekin jokatu du baitu.
Helvetia Anaitasunak, ostera, ez du Errege Kopan aurrera egitea lortu, Alcobendasen aurka 29-23 galdu duelako, lehen kanporaketan. Quique Dominguezek entrenatzen duen taldea hiru puntu aurretik nagusi izan da norgehiagokaren hasieran (11-14), eta inork ez zuen espero ondoren izandako amaiera.
Nafarroako taldea madrildarren defentsan geroz eta gehiago nahasten hasi ostean, Anaitasunak erasoan erakutsitako gabeziak aprobetxatu ditu Alcobendasek, markagailua iraultzeko: 20-16.