Itxi

Igandean, zuzenean

Laros herbeheretarra eta Chepkemeoi keniarrak faborito dira Donostiako Nazioarteko krosean

Agentziak | EITB MEDIA

Lasterketa. Lasarteko krosa izenaz ere ezaguna, zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, igandean, 12:15etik aurrera.

Kwemoi iazko irabazlea ez da irteera izango. Irudia: EITB Media.

Niels Laros herberehetarra, gizonezkoetan, eta Sharon eta Diana Chepkemoi keniarrak, emakumezkoetan, dira autengo Donostiako Nazioarteko Kroseko faborito nagusiak.

Lasterketa, zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb-eus-ek, 12:15etik hasita.

Gizonezkoetan, Ronald Kewnoi iazko irabazlea eta Pariseko Jokoetan 5.000 metroetan zilarrezko dominaren irabazlea ez da irteeran izango, eta Niels Laros da garaipena lortzeko hautagai nagusia.

Lehen Lasarteko Krossa izenaz ezaguna, lasterketa hipodromoan amaituko da, urtero legez, eta goi mailako parte-hartzea izango du.

Gizonezkoen lasterketan, Laros da faborito nagusia. Pariseko jokoetan seigarren egin zuen 1.500eko proban, eta 2023an munduko txapelduna ere izan zen distantzia berean eta 5.000 metrokoan ere, baina 20 urtez azpikoen kategorian. Distantzia ertainean Europa mailan dagoen atleta onenetarikoa da herbeheretarra.

Stefan Nilessen, Larosen herrikidea, distantziako 10 onenen artean da, Martin Kiprotich eta Hosea Kiplanget afrikarrekin batera, eta horiek ere garaipena lortzeko faboritoen artean daude.

Emakumezkoen lasterketa

Emakumezkoen lehian ere iazko irabazlea, Edinah Jebitok keniarra, ez da irteeran izango eta haren bi herrikide dira, aurreikuspenen arabera, aurten irabazle izateko aukera gehien dituztenak: Sharon Chepkemoi eta Diana Chepkemoi.

Probako palmaresari dagokionez, Donostiako Nazioarteko Krosak garaile entzutetsuak izan ditu: Emil Zatopek, Fita Bayisa eta Halle Gebresselasie handia, besteak beste. Aurtengo edizioari begira, mailako parte-hartzea bildu dute antolatzaileek lasterketa zilarrezko mailan jarraitzeko asmoarekin. Espainia mailan beste hiru lasterketa daude maila horretan: Amurrio, Zaragoza eta Caceres.

 

Bideoak (2)