Eskubaloia
Bera Berak galdu egin du Lublinen aurka (23-19), eta lau goleko desabantaila irauli beharko du aurrera egiteko
EITB Media
Super Amara Bera Berak 23-29ko emaitzarekin galdu du MKS FunFloor Lublinen kontrako EHF European Leagueko atariko hirugarren kanporaketako joaneko norgehiagoka. Beraz, Donostiako taldeak lau goleko desabantailari buelta eman beharko dio itzuliko neurketan.
Super Amara Bera Berak 23-19ko emaitzarekin galdu du MKS FunFloor Lublinen aurka jokatutako EHF European Leagueko hirugarren atariko kanporaketako joaneko partida. Beraz, euskal taldeak lau goleko desabantaila irauli beharko du itzuliko neurketan, datorren igandean (azaroak 17), Donostian, Europako Ligako multzoen faserako sailkatzeko.
Neurketa parekatua izan da. Bera Berak ondo ekin dio (1-2), Lublinek azkar erantzun du (10-8), baina Gipuzkoako taldea izan da atsedenaldira gol bateko abantailarekin iritsi dena (11-12).
Hala ere, atsedenaldiaren ostean, etxeko taldea hobea izan da (12-13). Bera Beraren erantzuna ona izan da (14-14), baina azken txanpan Lublinen eraginkorragortasunak lau goleko errenta eman dio Poloniako taldeari. Amaieran, MKS FunFloor Lublin izan da garaile, 23-19ko emaitzarekin.
Fitxa teknikoa:
23 - MKS FunFlor Lublin: Gawlik- Wdoniak; Nieuwengweg, Rosiak (4), Planeta (2), Balsam (3, 2 de pen.), Szynkaruk (4), Pastuszka, Posavec (3), Wieckowski, Matuszczyk, Tomczyky (2), Wieckowska, Andruszak (1), Fedenczak (3), Olek (1).
19 - Super Amara Bera Bera: Prades- Kostic; Erauskin, Arrojeria (4), Tchaptchet (1), Karsten (4), Arroyo (5, 1 pen.), Hernandez (1), Gavilan, Etxeberria, Elba Alvarez (3, 1 pen.), Ogonovszky, Marie Louis (1), Joao, Menendez.
Emaitza bost minutuan behin: 1-2; 3-3; 6-4; 10-8; 10-9; 11-12 —atsedenaldia— 12-13; 14-14; 17-15; 18-17; 20-18; 23-19.
Epaileak: Anatoliy Novikov eta Mindaugas Gatelis. Andsruszak, Rosiak, Gavilan, Marie Louis eta Erauskin jokalariak kanporatu dituzte.