23:00etan
Espainiako Boxeo Txapelketak, ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai
EITB MEDIA
Euskal boxeolariak hiru mailatan lehiatuko dira, 20:00etan hasita, Bilbon, Casillan: oilar pisua, pisu ertaina eta pisu arina. EITBk diferituan eskainiko ditu borrakaldiak, 23:00etan.
Espainiako Boxeo Txapelketak jokatuko dituzte larunbat honetan, Bilbon, Casillan, eta EITBk borrokaldiak ikusteko aukera emango du, 23:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus webgunean, streaming bidez. Lau euskal boxeolari arituko dira bertan: Alain Conde, Jokin Garcia, Jhon Jader Obregon eta Sebastian Perez.
Pisu superarineko kategoriako Saul Luna bilbotarraren eta Ander Amatriain nafarraren arteko norgehiagoka ezingo da jokatu, nafarrak hautsita baitu saihets-hezur bat, eta, beraz, Espainiako pisu superarineko tituluak jaberik gabe jarraituko du.
Horrela, hauek ikusi ahalko dira ring gainean:
-Oilar pisuan: Sebas Perez eta Raul Zabala
-Pisu ertainean: Jhon Jader Obregon eta David Alvarez
-Pisu arinean: Jokin Garcia eta Brian Pelaez