Itxi

Golfa

Carlota Cigandak bere bigarren Espainiako Irekia irabazi du

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Nafarroako golf-jokalariak 71 kolperekin (-1) bukatu du laugarren jardunaldia, eta 270 kolperekin (-18) eskuratu du Espainiako Irekia Malagan, Manon De Roey belgikarrari kolpe bakarreko errenta aterata (-17).

Carlota Cigandak bere bigarren Espainiako Irekia irabazi du Argazkia: EFE

Carlota Ciganda golf-jokalari nafarrak Espainiako Irekia irabazi du igande honetan, Emakumezkoen Europako Zirkuituko (Ladies European Tour) azken proba, Malagako "Real Club de Golf Gudalhorce" zelaian jokatu dena.

Lau kolpeko abantailarekin, lider hasi du jardunaldia, nafarrak, baina espero baino gehiago sufritu behar izan du.

71 kolperekin, parraren azpitik batekin bukatu du laugarren jardunaldia, eta orotara  270 kolperekin, parraren azpitik 18rekin eskuratu du Espainiako Irekia Malagan. Manon De Roey belgikarrari kolpe bakarreko errenta atera dio.

 

Albisteak (4)