Eskubaloia
Asier Nietok ez du Bidasoa Irunen jokatzen jarraituko datorren denboraldian
EITB MEDIA
Klubak ohar batean eman du jokalariaren erabakiaren berri. Bi aldeak "oso eskertuta" agertu dira elkarrekin jorratutako hiru urteko ibilbideagatik.
Asier Nieto Bidasoa Irungo jokalariak ez du taldean segiko hurrengo sasoian, klubak astelehen honetan argitaratutako ohar batean jakinarazi duenez. Etxebarrikoak atzerrira joateko erabakia hartu duela azaldu du, Asobal Ligatik kanpo.
Bi aldeak "oso eskertuta" agertu dira azken hiru urteotan elkarrekin garatutako bideagatik. Horrez gain, "aurretik oraindik lanean jarraitzeko hilabete ugari" geratzen direla azpimarratu dute. Orobat, "kanpoan jokatzea beti izan duela gogoan" argitu du Nietok, nahiz eta ez duen esan nora joango den.
“Quiero comunicar que la temporada que viene no seguiré en el Bidasoa. No quiero que esto coja aire de despedida, porque me quedan muchos meses en el club, y creo que meses muy bonitos todavía”.
— CD Bidasoa Irun (@CDBidasoaIrun) December 23, 2024
¿https://t.co/bMnCxKEsCS#AupaBidasoa¿ #EtorkizuneraBegira pic.twitter.com/Z3s4Npya0T