Itxi

Eskubaloia

Bidasoak sei berritze iragarri ditu: Iñaki Cavero eta Julen Mujika, besteak beste

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Klubak ostegun honetan iragarritakoaren arabera, Esteban Salinas, Titu Diaz, Matheus Silva eta Jakub Skrzyniarz jokalariek ere Irunen jarraituko dute.

Bidasoa Irun taldearen artxiboko irudia

Bidasoa Irunek sei jokalariren kontratua berritu duela jakinarazi du ostegun honetan. Esteban Salinas pibote txiletarrak 2027ra arte jarraituko du, baita Jakub Skrzyniarz atezain poloniarrak eta Iñaki Cavero hegaleko irundarrak ere. 

Era berean, Tito Diazek ere taldeak segiko du 2026. urtera arte. Denboraldi honetan, ezin izan du jokatu belaunean duen lesio larria dela eta. Osatzen ari da oraindik.

Matheus da Silva da berritze horietako beste bat, 2027ra arte luzatu baitu kontratua. Sei urte daramatza taldean.

Azkenik, Julen Mujika 21 urteko gazteak sinatu du berritze luzeena, beste hiru denboraldiz Bidasoan arituko delako, 2028ra arte.

Albisteak (2)