Munduko Eski Txapelketa
Ander Mintegi Munduko Eski Txapelketako Supererraldoitik kanpo geratu da
Agentziak | EITB MEDIA
Eskiatzaile bizkaitarra ibilbidetik atera da lehen sektorean, eta ezin izan du Austrian egiten ari diren Munduko Txapelketako proba amaitu.
Ander Mintegui, Saalbacheko eski-estazioan entrenatzen. Argazkia: EFE
Ander Mintegi Alpeetako Munduko Eski Txapelketako Supererraldoiko probatik kanpo geratu da, ibilbidetik atera baita. Saalbacheko (Salzburgo, Austria) eski-estazioan egiten ari diren Munduko Txapelketako lasterketa hori Marco Odermatt suitzarrak irabazi du.
21 urteko eskiatzaile bizkaitarra lehendabiziko sektorean atera da ibilbidetik. Une horretan, 19. postuan zihoan.
Igandean jaitsierako proban lehiatuko da.