Eski alpinoa
Meillard eta Von Allmen, taldekako konbinatuko munduko txapeldunak; Mintegi eta Salarich, hogeita hirugarren
EITB Media
Ander Mintegi bizkaitarra Saalbacheko (Austria) eski alpinoko Munduko Txapelketetako taldekako konbinatuaren jaitsieran lehiatu da, eta hogeita zortzigarren amaitu du.


Ander Mintegi, taldekako konbinatuko jaitsiera proban. Argazkia: EFE
Loic Meillard eta Franjo von Allmen dira eski alpinoko Saalbacheko (Austria) Munduko Txapelketako taldekako konbinatuko txapeldunak. Suitzakoak izan dira podiuma osatu duten hiru bikoteak.
Lexis Monney eta Tanguy Nef izan dira bigarren eta Marc Rochat eta Stefan Rogentin, hirugarren. Ander Mintegi bizkaitarrak eta Quim Salarich kataluniarrak osatutako bikoteak munduko txapeldunekiko 5 segundo eta 58 ehunenera bukatu du, hogeita hirugarren postuan.
Leioako (Bizkaia) 21 urteko eskiatzailea jaitsieran lehiatu da, eta hogeita zortzigarren bukatu du. Mintegik ostiraleko supererraldoian eta igandeko jaitsieran parte hartu zuen, eta ezin izan zuen bukatu, ibilbidetik irten baitzen.