Itxi

Ekainak 6, 7 eta 8

Irunen jokatuko dituzte 2025eko Eskubaloiko Errege Koparen finaleko partidak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Txapelketaren edizio historikoa izango da, gainera, 50. urteurrena beteko duelako. Finaleko neurketak ekainaren 6tik 8ra izango dira.

Artalekuko artxiboko irudia. EITB Media

Eskubaloiko Errege Koparen finaleko jardunaldiak Irungo Artalekun jokatuko dituzte aurten, 2025eko ekainaren 6tik 8ra, Espainiako Eskubaloi Federazioak ohar batean jakitera eman duenez. Aurtengoa, gainera, aukera berezia izango da, 50. edizioa baita.

Aurkezpen ekitaldia ostegun honetan egin dute, Irungo Udaletxean. Besteak beste, Gurutz Aginagalde Bidasoa Irunen presidenteak hartu du parte. Haren hitzetan, "oso aukera interesgarria da, bai kirol bai gizarte arloan".

Ondoren, honako hau gaineratu du: "Halako txapelketa bat gure zaleen aurrean jokatzea, titulu bat jokoan, oso positiboa da".