Itxi

Espainiaren aurka

Txekiar Errepublikak abantaila hartu du Davis Kopako finalean

Erredakzioa

Stepanek-Berdych bikoteak, 3-6, 7-5, 7-5 eta 6-3ko emaitzarekin irabazi diote binakako partida Marc Lopezi eta Marcel Granollersi.

Stepanek eta Berdych, Espainiaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

Txekiar Errepublikak Davis Kopako finaleko binakako partida irabazi du, eta titulua lortzetik garaipen bakarrera dago. 2-1 agintzen du Txekiar Errepublikak Espainiaren aurka jokatzen ari den finalean.

Tomas Berdychek eta Radek Stepanekek osatzen duten bikoteak, 3-6, 7-5, 7-5 eta 6-3ko emaitzarekin irabazi diote Marcel Granollersi eta Marc Lopezi. Ferrerrek lehen partida irabazi zion Stepaneki, eta Berdychek garaipena lortu zuen Almagroren aurka (1-1). Binakako partidan, txekiarrak izan dira nagusi.

Albisteak (2)