Atletismoa
9.000 korrikalari baino gehiago, Herri Krosaren 25. urteurrenean
Erredakzioa
Lasterketaren filosofiak ez du irabazlerik saritzen, baina David Garcia eta Leire Medina bizkaitarrak izan dira aurten azkarrenak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
25. urteurrena, 9.077 korrikalariren parte-hartzearekin ospatu du Bilboko Herri Krosak. Euria lagun zutela, 10 kilometroko bideari ekin diote Bilboko kale nagusitik hasita.
Iaz, Behobia eta Herri Krosa aldi berean korritu ziren eta Bilboko lasterketak parte-hartzea txikiagoa izan zuen. Aurten, aldiz, aurreikuspenak bete dira eta parte-hartzea ona izan da. Lasterketaren filosofiak ez du irabazlerik saritzen, baina David Garcia eta Leire Medina izan dira aurten azkarrenak.
Sailkapena:
Gizonezkoetan
1. David García 31:45
2. Jon Salvador 31:47
+. Josu Amutio 31:47
4. Ruben Lanz 32:27
5. Imanol Marroquín 32:50
+. Iñigo Urretxu 32:50
Emakumezkoetan
1. Leire Medina 35:45
2. Cristina Alles 37:06
3. Elena Loyo 37:50