Igeriketa
Anna Tarresi hautatzaile kargua itzultzea agindu du epaileak
Erredakzioa
Terrassako epaitegiak Espainiako hautatzaileari 2012a bukatu arte bere kargua itzultzeko agindua eman du.
Terrassako epaitegiak Anna Tarresi Espainiako hautatzaile kargua itzultzeko agindua eman du, 2012ko abenduaren 31ra arte. Tarresek Espainiako Igeriketa Federakuntzari 350.000 euro eskatu dizkio, bere eskubideen aurka egiteagatik, baina epaileak ez du erreklamazioa kontuan hartu.