EHF Liga, final-laurdenak

Bera Bera finalerdietatik kanpo geratu da, Blomberg-Lipperen aurka penaltietan galduta

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Donostiarrek joanekoan kontra izandako hiru goleko errenta berdintzea lortu dute, baina penaltietan alemaniarrak nagusi izan dira.

Bera Berako jokalariak, partidaren amaieran. Argazkia: @BalonmaBerabera Bera Berako jokalariak, partidaren amaieran. Argazkia: @BalonmaBerabera

Bera Berako jokalariak, partidaren amaieran. Argazkia: @BalonmaBerabera

Super Amara Bera Bera Europako Ligako finalerdien atarian geratu da Blomberg-Lippe talde alemaniarraren aurkako kanporaketa berdindu ostean. Donostiarrek penaltietan makurtu dute burua, Ona Vegue jokalariak talde alemaniarraren alde sartutako golari esker.

Donostiarrek defentsan bikain aritu dira, lehen zatian. Tarteka aurretik jarri dira markagailuan, eta atzean egindako lan onaren ondorioz, Ona Vegué eta Quist hegalekoa gol bakar batekin iritsi dira atsedenaldira (joaneko partidan 15 gol egin zituzten bien artean).

Egindako lehen zati onak saria izan du atsedenaldian: gol bat azpitik izan dira markagailuan, eta guztia oraindik erabakitzeke. Carmen Arroyo nazioarteko jokalari gazteak minutu oso onak jokatu ditu.

Gipuzkoarrek lau gol behar zituzten bigarren zatian kanporaketa berdintzeko. Beraz, aldageletatik igaro ondoren, horri ekin diote, eta oraingoan defentsako sendotasunarekin batera erasoko joko bizia egin dute; azpimarratzekoa izan da Elba Alvarezen jokoa.

Beste mugarria, kanporaketa berdintzearena, amaierarako 12 minutura Elba Alvarezek egindako golarekin lortu dute (16-19).

Partida azken minutu erdian sartu da Imanol Alvarezen jokalarientzat (19-21). Jabetza alde izan dute  eta Marie Louis frantziarrak egindako golak penaltietara eraman ditu.

Zazpi metroetako jaurtiketak launa amaitu da, eta horrek eta bat-bateko heriotzara eraman ditu gipuzkoarrak.  Hor Arroyok huts egin du eta Ona Veguek, aldiz, sailkapena eman die alemaniarrei.

Fitxa teknikoa:

19.- Blomberg-Lippe: Veith, Ludwig (atezainak); Ona Vegue (1 penatiz), Michalczik, Rasmussen (3), Kühne (5), Rüffieux (3), Hauf (1), Tietjen, Quist (1), Muhlner (1), Frey, Andrea Jacobsen (4).

22.- Super Amara Bera Bera: Prades, Kostic (porteras); Elba Alvarez (6, 1 penaltiz.), Tchaptchet (3). Ogonovszky (1), Elke Karsten (2, 1 penaltiz), Arrojeria (3), Laura Hernandez (1), Menendez, Etxeberria (1), Marie Louis (2), Gavilan (1), Arroyo (2), Micaela Rodrigues, Erauskin eta Menendez.

Epaileak: Alice Watson eta Line Welin (Suedia). Jakobsen, Khune, Quist, Karsten, Elba Alvarez (2) eta Marie Louis kaleratu dituzte.

Markagailua, bost minuturo: 2-0; 3-2; 5-6; 7-7; 10-8; 11-10 -atsedenaldia- 13-11; 14-14; 14-16; 16-18; 17-20; 19-22. Penaltiak: 5-4.

Albisteak (3)