Itxi

Eskubaloia

Imanol Alvarezek kontratua berritu du Bera Berarekin, denboraldi batez

EITB Media

Leer en Castellano

Entrenatzaile ermuarrak eta Donostiako klubak denboraldi batez luzatu dute elkar lotzen dituen kontratua; beraz, Alvarezek zuzenduko du Super Amara Bera Bera 2025-2026 denboraldian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Imanol Alvarezek kontratua berritu du Bera Berarekin, denboraldi batez. Horixe jakinarazi du Donostiako klubak asteazken honetan, ekainaren 4an, Tati Garmendia kirol arduradunak eta Ermuako entrenatzaileak berak emandako prentsaurrekoan.

Alvarezek 2018tik darama Gipuzkoako taldea zuzenzen, etenik gabe. 2013an hartu zuen lehen taldea entrenatzeko ardura, Reyes Carrereren lekukoa hartuta. Denboraldi bat karguan egin ostean, Errotaberri taldea entrenatu zuen 2014tik 2018ra artean. Gero, 2018an, Bera Berara itzuli zen, eta ordutik Donostiako taldea zuzendu du. Bera Berarekin hainbat titulu irabazi ditu ermuarrak: 6 Guerreras Iberdrola Liga, 5 Erregina Kopa, 3 Espainiako Superkopa eta 2 Iberiar Superkopa.

2025-2026 denboraldian ere Imanol Alvarez izango da Super Amara Bera Beraren entrenatzailea. Bizkaitarra pozik azaldu da kontratua berritu ostean.

Albisteak (2)

Bideoak (2)