Kayak-krosa
Lazkanok eta Echanizek urrea irabazi dute, eta Chourrautek brontzea, piraguismoko Munduko Kopan
EITB MEDIA
Miren Lazkanok eta Pau Echanizek garaipena eskuratu dute, eta Maialen Chourrautek brontzea, kayak-krosean, Paueko kanalean jokatu den munduko kopako bigarren proban.
Lazkanok eta Echanizek urrea irabazi dute eta Chourrautek brontzea Argazkia: @BATbasqueteam
Miren Lazkanok eta Pau Echanizek urrezko domina irabazi dute, eta Maialen Chourrautek brontzea, Pauen, munduko kopako bigarren proban.
Donostiako piraguista, zilarra C1 modalitatean Seu d'Urgellen jokatutako aurreko proban eta bosgarrena modalitate berean larunbat honetan, bigarren izan da final-zortzirenetan, eta jaitsiera onena egin du final laurdenetan eta finalerdietan. Finalean berriro nagusitu da, Chiara Sabattini italiarraren eta Chourrauten aurretik.
Gizonezkoetan, Pau Echanizek irabazi du, final zortzirenetan, laurdenetan eta finalerdietan bigarren izan ondoren. Finalean, Matyas Novak txekiarra, Mathurin Madore frantziarra eta David Llorente gainditu ditu.
Domina zaparrada Basque Teameko palistentzat Paueko Munduko Kopan!!! Miren Lazkanok eta Pau Echanizek urreak eraman dituzte eta Maialen Chourrautek brontzea jantzi du kayak crosseko finaletan! ¿¿¿
— BAT Basque Team (@BATbasqueteam) June 15, 2025
Lluvia de medallas para las y los palistas de Basque Team en la Copa del Mundo… pic.twitter.com/QbAR18aFpW