Your browser doesn't support HTML5 video.
Herri Kirolak
Iker Vicente nagusi, Mikel Larrañagaren aurkako aizkora desafioan
Euskal Herriko txapeldunak 47 minutu eta 47 segundo behar izan ditu 12 kanaerdikoak eta 6 oinbikoak ebakitzeko. Lehia parekatuta joan da lan erdietara arte, eta ondoren Vicente nagusitzen hasi da. Larrañagak minutu eta 53 segundo gehiago erabili ditu lanak bukatzeko.