Itxi

kirolak

Your browser doesn't support HTML5 video.

Mendi-lasterketak

Naiara Irigoien eta Ïu Net, garaile Zegamako kilometro bertikalean

Zegama Aizkorri maratoirako motorrak berotzen hasi dira kilometro bertikalarekin. Faboritoenek ez dute hutsik egin, izan ere, emakumezkoen artean Naiara Irigoien garaile izan da, hirugarrenez, 44 minutu eta 13 segundo egin ondoren. Gizonezkoetan, berriz, Ïu Net kataluniar gaztea izan da azkarrena.