EA Sports Liga
Mariano Diaz Alavesekin entrenatuko da denboraldiaurrearen hasierako txanpan
EITB Media
Aurrelariak lehen taldearekin lan egingo du denboraldiaurrearen lehen txanpan, klubak jakinarazi duenez.
Mariano Diaz. Argazkia: @Alaves
Mariano Diaz Mejia jokalaria Alavesekin entrenatuko da denboraldiaurrearen lehen zatian, uztailaren 14an Aarabako taldeak ohar ofizial bidez jakinarazi duenez.
Aurrelariak ibilbide oparoa egin du eliteko futbolean, eta Alavesen kirol instalazioetan lan egingo du uztailaren 14tik aurrera, lehen taldearekin denboraldiaurrea egiten ari diren jokalariekin batera.