Fitxaketa
Alavesek Yusi ezker hegaleko atzelaria fitxatu du, 2029ra arte
EITB
Youssef Enriquezek, Yusik, 19 urte ditu, eta Castillatik iritsi da euskal taldera, alegia, Real Madrileko bigarren taldetik. Marokoko selekzio nagusiaren deialdiaren batean izan da, eta Alavesekin arituko da aurrenekoz Lehen Mailan.
Yusi 2029ko ekainera arte izango da Alaveseko jokalari. Argazkia: Alaves.
Alavesek Youssef Enriquez "Yusi" ezker hegaleko atzelaria fitxatu du, hurrengo lau denboraldietarako, 2028-29 denboraldiko amaierara arte, Gasteizko klubak asteazken arratsaldean iragarri duenez. Yusik 19 urte ditu (urriaren 7an izango ditu 20), eta Castillatik iritsi da euskal taldera, alegia, Real Madrileko bigarren taldetik. Marokoko selekzio nagusiaren deialdiaren batean izan da, eta Alavesekin arituko da aurrenekoz Lehen Mailan.
Alavesen esanetan, "erasora jotzeko gaitasuna duen ezker hegalekoa da" Yusi, "fisikoki indartsua; nortasuna du, eta etorkizun handia". Ez du partidarik jokatu Real Madrileko lehen taldearekin, baina Carlo Ancelotti entrenatzaileak hainbat aldiz deitu zuen, EA Sports Ligan eta Txapeldunen Ligan.
Hala, Yusi gutxienez 2029ko ekainera arte arituko da Alavesen.