Taldera iritsi da
Calebe Gonçalves erdilariak Alavesen jokatuko du, utzita, 2025-26 denboraldian
EITB
Futbolari brasildarra, 25 urtekoa bera, Fortaleza Esporte Clubek utzita arituko da euskal klubean. Alavesek espero du "sormena, dinamismoa eta kalitate teknikoa" ekartzea Chacho Coudeten taldeari.
Calebe Gonçalves 2026ra arte arituko da Alavesen. Argazkia: Alaves.
Calebe Gonçalves erdilariak Alavesen jokatuko du 2025-26 denboraldian, Fortaleza Esporte Clubek utzita, asteartean Gasteizko klubak iragarri duenez. Futbolari brasildarrak 25 urte ditu, eta Alavesek espero du "sormena, dinamismoa eta kalitate teknikoa" ekartzea Chacho Coudeten taldeari.
Calebe Gonçalves erasoko erdilaria da, ezkerra, eta, Alavesek zehaztu duenez, "jokoa ondo ikusten du, eta gaitasuna du aurkariaren arearaino iristeko". Fortalezan ez ezik, Atletico Mineiron eta Sao Paulon ere ibilitakoa da.