Itxi

Fitxaketa

Carles Aleña Alavesera itzuliko da, fitxatuta, 2029ra arte

EITB

Leer en Castellano

Aurreko denboraldian izandako paper nabarmenaren ondoren, bi aldeek Mendizorrotzako etapari jarraipena ematearen aldeko apustua egin dute.

Carles Aleña. Argazkia: Alaves.

Alavesek eta Getafek akordioa lortu dute Carles Aleñak talde babazorroan jokatzeko. Erdilari kataluniarra Gasteizera itzuliko da eta babazorroen koloreak defendatzen jarraituko du datozen lau denboraldietan, 2029ko ekainera arte.

Aurreko denboraldian izandako paper nabarmenaren ondoren, bi aldeek Mendizorrotzako etapari jarraipena ematearen aldeko apustua egin dute. 27 urteko jokalariak 14 partida jokatu zituen aurreko denboraldian arabar taldean EA Sports Ligan.

Aleña berehala batuko da taldearekin, Gironan, Chacho Coudeten aginduetara.

Albisteak (3)