Itxi

Fitxaketa

Alavesek Mariano fitxatu du 2027ra arte

EITB

Leer en Castellano

Aurrelariak urtebete baino gehiago eman du talderik gabe, eta asteak zeramatzan Arabako taldearekin entrenatzen. ‘Chacho’ Coudet entrenatzailea konbentzitu du, eta 2027ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Gasteizko klubarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alavesek Mariano Diaz fitxatu du. Aurrelariak urtebete baino gehiago eman du talderik gabe; orain, ordea, Arabako taldearekin kontratua sinatu du 2027eko ekainaren 30era arte.

Marianok aste batzuk eman ditu 'Chacho' Coudet entrenatzailearen aginduetara. Denboraldi aurreko partidetan ere parte hartu du, eta teknikaria konbentzitu du .

Real Madril (bi etapatan), Olympique Lyon eta Sevilla taldeetan jokatutako da. Dominikar Errepublikako eta Espainiako herritartasunak ditu, eta, orain, berriz bere dohainak erakusteko aukera izango du EA Sports Ligan.

Albisteak (2)

Bideoak (1)