Itxi

Berritzea

Victor Paradak 2029ra arte berritu du Alavesekin

EITB

Leer en Castellano

2024-2025 denboraldian, Parada Mirandesera joan zen utzita. Bertan 34 partida jokatu zituen, eta EA Sports Ligara igotzeko play-offetako finalera iritsi zen.

Victor Parada. Irudia: Alaves

Alavesek eta Victor Paradak kontratua beste lau denboraldirako berritzea adostu dute, 2029ra arte.

Parada 2020an iritsi zen Gasteizera, Alemaniako Salzburgo taldetik. San Inazion eta Real Unionen utzita aritu ondoren, ezker hegalekoak 2023-2024 denboraldian egin zuen debuta EA Sports Ligan, Ramon Sanchez-Pizjuan zelaian.

2024-2025 denboraldian, Parada Mirandesera joan zen utzita. Bertan 34 partida jokatu zituen, eta EA Sports Ligara igotzeko play-offetako finalera iritsi zen.

Albisteak (2)