Itxi

Lagapena

Villalibrek utzita jokatuko du Racingen

EITB

Leer en Castellano

Villalibre 2024-25 denboraldian itzuli zen Gasteizera, fitxatuta, eta 18 partida jokatu zituen eta gol bat sartu.

Asier Villalibre. Argazkia: Alaves

Alavesek eta Racingek akordioa lortu dute Asier Villalibrek Kantabriako taldean utzita jokatzeko hastear den denboraldian.

Villalibre Athleticek utzita iritsi zen Alavesera, 2022-23 denboraldiko neguko merkatuan. Funtsezkoa izan zen EA Sports Ligara igotzeko, 6 gol sartu baitzituen, tartean 129. minutuan sartutako penalti historikoa, babazorroak maila gorenera itzultzeko balio izan zuena. 2024-25 denboraldian itzuli zen Gasteizera, fitxatuta, eta 18 partida jokatu zituen eta gol bat sartu.

Albisteak (3)