EA Sports Liga
EA Sports Ligako 1. jardunaldiko Alaves-Levante partida abuztuaren 16ko 21:30ean jokatuko da
EITB Media
Neurketa datorren larunbateko 17:00etan jokatzea zegoen aurreikusita, baina 21:30era atzeratu dute abuztuaren 16an Gasteizen bero handia egingo duela espero baita.
Alaveseko jokalariak denboraldiaurreko partida baten lortutako gol bat ospatzen. argazkia: EITB
2025-2026 EA Sports Ligako lehenengo jardunaldiko Alavesen eta Levanteren arteko partida abuztuaren 16an jokatuko da, 21:30ean, Mendizorrotzan.
Neurketa larunbateko 17:00etarako zegoen aurreikusita, baina 21:30era arte atzeratu dute, abuztuaren 16an Gasteizen bero handia espero baita.
Aurreikuspenak ikusita Alavesek Levanteren kontrako lehiaren ordutegia aldatzeko eskatu dio Ligari, eta Javier Tebas presidente duen erakundeak onartu egin du Gasteizko klubaren eskaera.
EA Sports Ligako 1. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak:
Abuztuak 15, ostirala:
Girona-Rayo Vallecano (19:00)
Vila-real-Oviedo (21:30)
Abuztuak 16, larunbata:
Mallorca-Bartzelona (19:30)
Valentzia-Reala (21:30)
Alaves-Levante (21:30)
Abuztuak 17, igandea:
Celta-Getafe (17:00)
Athletic Club-Sevilla (19:30)
Espanyol-Atletico Madril (21:30)
Abuztuak 18, astelehena:
Elx-Betis (21:00)
Abuztuak 19, asteartea:
Real Madril-Osasuna (21:00)