Ofiziala
Alavesek Denis Suarez fitxatu du 2027ra arte
EITB
Erdilari galiziarra Gasteizen da jada, eta 2027ko ekainera arteko kontratua sinatu du.
Denis Suarez fitxatu du Alavesek. Argazkia: Alaves
Alavesek eta Denis Suarezek akordioa lortu dute, eta erdilariak 2027ko ekainera arte jantziko du Arabako taldearen kamiseta.
Erdilari galiziarrak ibilbide luzea du eliteko futbolean. Celtaren harrobian hezia, Manchester Cityn eman zituen lehen urratsak Espainiatik kanpo. Ondoren, Bartzelonan izan zen, eta Lehen Mailan debutatu zuen. Arsenalen jokatu ostean, Sevillan, Vila-realen eta Celtan ere jokatu du.
Bere ibilbidean zehar, 250 partida baino gehiago jokatu ditu Espainiako Ligan, eta esperientzia du Europako lehiaketetan ere. Guztira, sei titulu irabazi ditu, Ligan, Errege Kopan edo Europa Ligan lortutakoak zenbatuta.
Alaveseko jokalari berria Gasteizen da jada, eta berehala sartuko da Arabako taldearen dinamikan.