Itxi

EA Sports Liga

Sevilla Alaves baino gehiago izan da Mendizorrotzan (1-2)

Agentziak | EITB

Leer en Castellano

Ruben Vargasek eta Alexis Sanchezek sartutako golei esker gailendu da Sevilla, eta, ondorioz, talde babazorroak denboraldiko lehen partida galdu du etxean.

Alexis Sanchezek sartu du Sevillaren bigarren gola. Argazkia: EFE

Deportivo Alavesek 1-2 galdu du Sevillaren aurka gaur Mendizorrotzan jokatu duen EA Sports Ligako norgehiagoka. Egiari zor, Andaluziako taldeak ez dio aukerarik eman, eta babazorroek denboraldiko lehen partida galdu dute etxean.

Ruben Vargasek sartutako golarekin ipini da Sevilla aurretik markagailuan. Handik gutxira lortu du berdinketa Carlos Vicentek, penaltiz, baina, bigarren zatian, Alexis Sanchezek egin du behin betiko 1-2koa.   

Lehendabiziko zatia erritmo bizian jokatu dute bi taldeek. Matias Almeydaren taldeak partida hasi eta minutu gutxira sartu du lehen gola. Ruben Vargasek txokotik sartu du baloia sarean, eta Siverak ezin izan du ezer egin gola saihesteko.

Bost minutu geroago, Marcaok falta garbia egin dio Carlos Vicenteri area barruan. Epaileak penaltia adierazi du, eta hegaleko aurrelariak ez du barkatu: 1-1.

Bigarren zatian, berriz, erritmoak behera egin du, eta ez da gol aukera askorik izan. Alabaina, 67. minutuan, Alexis Sanchezek ondo baliatu du bere abagunea 1-2koa egiteko. Chacho Coudeten taldea azkeneraino saiatu da berdinketaren gola sartzeko, baina Sevillak sendo defendatu du bere abantaila, eta babazorroek etsita amaitu dute. 

San Mamesen garaipen handia lortu eta gero, Alaves hazita iritsi da gaurko partidara, baina Sevillak bere lekuan jarri du, eta, gainera, harrapatu egin du ligako sailkapenean.

Ruben Vargasen gola: 0-1

Marcaoren penaltia:

Carlos Vicenteren gola: 1-1

Alexis Sanchezen gola: 1-2